XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nik alde egin beharra dut jadanik.

Alde guztietan bilatzen banauzu hiru bikoteak puskatzerainoko gogo eta maitasunez, aurkituko nauzu.

Eta beharbada nire sorginkeria apurtzeko gai izan zaitezke.

Eta desagertu egin zen.

Printzesak lehen zapata parea jantzi eta denbora galdu gabe haren bila abiatu zen.

Ibili ta ibili, lurralde asko zeharkatu zituen.

Zolen gastapenaren ondorioz, zapatak puskatu zitzaizkionean, urrunean, etxe bat ikusi zuen argitxo batekin.

Haizeak gogor jotzen zuen mendi baten gailurrean zegoen.

Nekez igo zen haraino eta ahaiturik atea jo zuen.

Honela esaten zuen emakume baten ahots eten bat entzun zen: - Uuuuuu! Uuuuuu! Nor da?.

Zer nolako gizasemea dator hona, hainbeste urtetan gizasemerik etorri ez den toki honetara?.

-Irekidazu, andere, nere senargaiaren bila dabilen maitemindutako gizaraixo bat naiz eta.

Oso emakume zahar batek ireki zion, adatsa bere inguruan haizeak eraginda dantzan zeramalarik.